XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordea, elkarrekin, otoitz dezagun hasarre-gorroto zernahi mota gure bihotzetik bazter dezan, baita gogortasun-arrangura zernahi ere.

Egia esan, Jaunak bidalitakoen sarraskitzeaz eta Gurutze Sainduaren errotik jalitzeaz oso-osoki hobendun izan ziren Indiano haik! Bainan beldur naiz hilketaz hilak, mendekioz harrokeria, hasarrez sentimendu gabekeria ez ote dituzkegun ordainduko?.

Senideok, erruki zakizkiete, ez baitakite zer egiten duten! Zuek aldiz, Kristauak baitzarete, Jaungoikoaren aurrean zeuen gain hartuko dituzue zeuek egindakoak!....

Joseren boza, bat-batean azkartu-eta, elizan zehar ozenduz gero, azken hitzekin hautsia zen.

Haren eskuak, airea tinkatuz gero, emeki, berriz zurezko aldamura hurbiltzen ziren.

Nire aurreko lau xuriak daldaraka ari: Armadako buruzagiak, mehatxatzeko gisan, kokotsa aintzinatzen zuen, errienta gorputzaren xutitzen entseatzen zen, oliba-kolorezko lepo-gibelak urdintzen ziren.

Ez nion Prai Mathiasi begiratu nahi, bainan Añarrosaren orrazearen bila nindoan: zainak airean zeta zimurtzen ari ziren andereen gibelean, xarneguen lerroetan, kopeta beheiti, oraino apalki zegoen.